euskaraespañol

Sassariko Unibertsitateak Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea bisitatu zuten

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/05/30

Irudia
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, Luis Castañorekin, Gurutzetako Medikuntzako Unitate Didaktikoaren dekanorde koordinatzailearekin

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Sassariko Unibertsitateko (Sardinia) irakasleen ordezkari batzuen bisita jaso du: Pasquale Bandiera, Alessandra Sotgiu, Gaia Rocchitta eta Andrea Ledda teknikaria. Denak dira Medikuntza, Kirurgia eta Farmazia Saileko eta Zientzia Biomedikoen Saileko Erasmus Batzordeetako kideak.

Bisita bi unibertsitateen arteko lankidetza-hitzarmenean sartzen da. Hitzarmen hori duela gutxi formalizatu da, eta datorren ikasturtean ikasleak trukatzen hasiko dira.

Egun hauetan gure unibertsitatea eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea ezagutzeko aukera izan dute, eta bilerak egin dituzte hainbat sailetako irakasleekin, ikerketa-aliantzak bilatzeko eta harremanak eta esperientziak partekatzeko. Bizkaiko unibertsitate-ospitaleak ere bisitatu dituzte: Gurutzeta eta Basurtu, baita Biocruces ikerketagunea ere. Horrela, gure unibertsitatera etortzen direnean ikasleek ikasiko dituzten tokiak bertatik bertara ezagutu dituzte.

Bide batez, gure unibertsitatean hain ezagunak ez diren beste alderdi batzuk erakutsi genizkien, hala nola Medikuntzaren eta Zientzien Historiaren museoa eta El Saltillo eskola-ontzia, eta EHUorkestraren entsegu batean egon ziren.