euskaraespañol

SATOR-en XXXIV. Nazioarteko Biltzarra

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/10/05 Noiz arte: 2022/10/06

Kokapena

Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Urriaren 5ean eta 6an, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Micaela Portilla ikergunean Société d 'Analyse de la Topique Romanesque (SATOR) erakundearen XXXIV. nazioarteko biltzarra ospatuko da.

SATOR 1986an sortu zen Sorbonan Henri Coulet, Eglal Henein eta Nicole Boursierren ekimenez. Elkarte honek narrazio-konfigurazio errepikarien identifikazioa, biltegiratze informatikoa, analisia eta erabilera zientifikoa gidatzen ditu.

Nazioarteko topaketarekin batera, Koko Rikoren erakusketa bat antolatu da Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian (Apraiztarrak, 1. 01006 Gasteiz). Erakusketaren inaugurazioa urriaren 5eko 13:00etan izango da.