euskaraespañol

Mintegia: Goi Erdi Aroko nekazaritza gizarteen arkeologia

Noiz eta non

2018/02/06, 11:00 - 00:00

Kokapena

Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Astearteaz, otsailak 6, 11.00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Micaela Portilla Giza eta Gizarte Zientzien ikerguneko 07 aretoan, mintegia eta eztabaida egingo da Carlos Tejerizo Garcíak idatzitako ‘Arqueología de las sociedades campesinas en la cuenca del Duero durante la Primera Alta Edad Media’[Duero ibaiaren arroko nekazaritza gizarteen arkeologia, lehenengo Goi Erdi Aroan zehar] liburuaz.

Mintegian hartuko dute parte Margarita Fernández Mier Oviedoko unibertsitatekoak eta Álvaro Castro Carvajal UPV/EHUkoak. Liburua UPV/EHUren argitalpen zerbitzuak argitaratu du, Erdi Aroko Arkeologiari buruzko dokumentuak bildumaren barruan, egilearen doktorego tesiaren emaitza jasota.

Duero ibaiaren arroan egin diren hamaika indusketa arkeologikoei esker, luze eta zabal dokumentatu ahal izango dira lehendabizikoz Goi Erdi Aroko nekazaritza testuinguru asko eta asko. Testuinguru hauetako analisi arkeologikoa liburuki honen ardatza da, orduko nekazaritzari lotutako gizarteen bizimoduak, egiturak eta aldaketak sakon aztertu guran, “ilun” lirudiketen arren, dinamiko, aktibo eta sutsu agertzen direlarik.