euskaraespañol

Antzinatea, aurrerakuntza eta gizarte aldaketa (XIX-XX mendeak) mintegia

Noiz eta non

2018/11/22, 09:30 - 00:00

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Azaroaren 22 eta 23an, ANIHO proiektuak nazioarteko mintegi berri bat antolatuko du, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean egingo dena. ‘Antzinatea, aurrerakuntza eta gizarte aldaketa (XIX-XX mendeak)’ izenburua duelarik, mintegiak hausnarketa egin gura du antzinate klasikoak norainoko eragina izan duen XIX eta XX. mendeetan zehar gizarte aldaketaren eta aurrerakuntzaren alde jo duten ideologia eta diskurtsoetan.

Gonbidatutako hizlariek gizarte garrantzia duten alderdiak jorratuko dituzte, esaterako, mugimendu erreformista, erregenerazionista eta feministek nola egin duten bere antzinate greko-latinoa. Antzinatea bereganatzeko fenomenoak, bere aldetik, bide emanen du aurrerakuntza eta gizarte aldaketaren kontzeptuei buruzko gogoeta egiteko, bai eta hauen inguruan aro, garai eta eremu ezberdinetan egon diren askotariko kontzepzioak ere.

Gainera, azaroaren 21ean, fakultate berean, ANIHO–IV SHRA ikertzaile gazteen II, jardunaldia burutuko da, ‘Antzinatea eta identitate kolektiboak Erdi Arotik garaiko munduraino’ izena hartuta.

Informazio gehiago: http://www.aniho.org/