euskaraespañol

Sinposioa: Itzulpengintza eta teatroa ikusentzuteko medietan: harrera eta irisgarritasuna

Noiz eta non

2018/09/25, 11:00 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteartean, irailak 25, 11:00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Micaela Portilla ikerguneko ekitaldi aretoan, ‘Itzulpengintza eta teatroa ikusentzuteko medietan: harrera eta irisgarritasuna’ izeneko sinposioa egingo da, UPV/EHUren Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa saileko TRALIMA/ITZULIK (Itzulpengintza, Literatura eta Ikusentzutekoak) ikertaldeak antolatuta.

TRALIMA/ITZULIK ikertaldeak itzulpengintza eta kultur trukeak ditu aztergai literaturaren eta ikusentzuteko medietan (inprimatutako kultura tradizionala eta ikusentzutekoa) perspektiba historiko eta deskribatzaile bat baliatuta, teknologia berrien berariazko tresnak darabiltzalarik (giza zientzia digitalak).