Naiz metaliko…

  • Fotoalbistea

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/24

Gerardo Armesto Larzabalen lanak Radio Futuraren kanta hura dakarkigu burura, lorategi botanikoaren naturaren erdian kokatutako eskultura metaliko baten berri zioskuna. Artelanaren izena 'Árbol para aunar las ciencias' dugu eta Edwin Abbot (1838-1926) ingeles irakasle, idazle eta teologoaren omenezkoa da, hark 'Flatland, romance of many dimensions' [Planilandia: Dimentsio Askoko Eleberria] satira matematikoa idatzi eta 1884.an argitaratu zuelarik. Eskultura 2000. urteko udaberrian kokatu zen Julio Caro Baroja kalean, Arabako Campuseko Elurreta eraikineranzko bidean. Altzairu herdoilgaitzezkoa da eta neurriak, hauek: 3'42 x 3'96 x 5'66 m.