euskaraespañol

Nazioarteko 20 unibertsitateren ordezkariak UPV/EHUra etorri dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/08

Irudia

Aste osoan zehar hogei bat nazioarteko unibertsitateren 31 ordezkari Euskal Herriko Unibertsitatera etorri dira, UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen Bulegoak antolatutako “Langileentzako IV. Prestakuntza Astearen” (Staff Training Week-STW) baitan.

Hala, hiru campusetara etorriko dira Europako hainbat ordezkari (Italiakoak, Irlandakoak, Suediakoak, Finlandiakoak, Bulgariakoak, Esloveniakoak, Txekiar Errepublikakoak, Frantziakoak, Herbehereetakoak eta Alemaniakoak), baita munduko beste herrialde batzuetakoak (Estatu Batuetakoak, Kanadakoak, Hego Koreakoak, Errusiar Federakundekoak eta Japoniakoak).

Jardueraren helburu nagusiak izan dira, besteak beste, ikasleen eta langileen nazioarteko mugikortasunarekin lotutako hainbat gai sakontzea, jardunbide egokiak partekatzea, eta ikasle eta langileentzako trukerako aukera berriak sortzeko ahaleginak egitea.

Aurten, Europarrak ez diren herrialdeetatik etorri diren 13 partaideak UPV/EHUk kudeatzen duen herrialde kideekin mugikortasuna izateko Erasmus+  proiektu baten finantziaziori esker etorri dira. Unibertsitate horiekin, gehienekin, UPV/EHUk jada baditu hitzarmen bilateralak eta egonaldi honi esker beraiekin dugun lotura estutzea espero da. Halaber, aste honen ostean, UPV/EHU hitzarmen berriak sinatzen saiatuko da momentu honetan harreman egonkorrik ez dugun unibertsitateekin.