euskaraespañol

Poesia-sorkuntza eta hedapen tailerra Sihara Nuñorekin

Noiz eta non

Noiztik: 2020/05/04 Noiz arte: 2020/05/08, 00:00 - 00:00

Deskribapena

2020. urteko otsailean UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean ematen hasi zen aurrez aurreko ikastaro batetik sortutako tailerra da hau. Covid-19k eragindako osasun-krisia dela eta, tailerra eten ondoren, berau UPV/EHUko egela-Pi plataforman kokatutako ikastaro ireki batean bihurtu da. Helburua da Campus barruko eta kanpoko pertsonen esku jartzea eta sortzea aste hauetan bizi ari garenaz kontzienteagoa izaten lagunduko digun idazketa gune bat.

Irakaslea: Sihara Nuño poeta, aforista, margolaria, ilustratzailea, tailer zuzendaria eta liburu-saltzailea.

Ondorengo poesia liburuen egilea da: “Anatomía” (Luisa Etxenikeren hitzaurrea; Polibea argitaletxea, 2018), “Hipopotomonstrosesquipedaliofobia” (Baile del Sol, 2017), “La casa que nos habita” (Ediciones Liliputienses, 2017), “Los cerdos también sonríen” (La Zonámbula argitaletxea, 2016 Guadalajara, Jalisco), “Los monstruos se disfrazan de flor” (Biblioteca Virtual Mal de Ojo aldizkaria, 2016, Santiago de Chile), “Poemas para leer después de un tiempo” (Plaquette; Meretrices, 2009).

Antologia hauetan parte hartu du: “El viento y la palabra” (La Zonámbula argitaletxea, 2014), “Medios Infinitos” (Salto Mortal argitaletxea, 2013), “Catálogo poético de Guadalajara” (Edhalca, 2012), “Poesía Emergente Malasangre” (Edición Cartonera, 2012) eta “Sueños Secretos” (Madrid, 2005). “Fisuras de Mar” eta “Solsticios” koadernoetan parte hartu du (Taciturno Ediciones, 2014).

Aforista gisa “Enormidad” (La Isla de Siltolá, 2018) argitaratu du. Denbora gutxi barru, Javier Sánchez Menéndez-en “Teoría” liburuaren barne azalduko da antologatutako beste aforistekin batera.

Minifikzioko egile modura duela gutxi, “Cerdo con monóculo” argitaratu du (La Tinta del Silencio, México, 2019).

Egutegia

Maiatzak 4-8 –  Izen-ematea.
Maiatzak 11– lehen eskolaren argitalpena
Maiatzak 18 – bigarren eskolaren argitalpena
Maiatzak  25 –hirugarren eskolaren argitalpena
Ekainak 1– laugarren eskolaren argitalpena
Ekainak 8 – bosgarren eskolaren argitalpena
Ekainak 15-30 – azken jarduera (errezital ala plaquette baten prestaketa)

Hizkuntza: gaztelania. 

Izena emateko beharrezko datuak (doan): izen-abizenak, e-maila, NAN ala pasaporte zenbakia.

Izen-ematea e-mailez: gi-kultura@ehu.eus