euskaraespañol

Antzerkia: Beckettiana ala antzerki-kontrakoa

Noiz eta non

2019/04/30, 18:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Antzertiola-Euskal Herriko Unibertsitateko antzerki faktoriak, ehukultura Gipuzkoarekin elkarlanean eta Maite Agirreren zuzendaritzapean, Samuel Beckett egilearen hiru lan biltzen dituen antzezlana taularatuko du: Godoten esperoan, Egun zoriontsuak eta Lehen amodioa.

Sarrera irekia eta doakoa da.

Samuel Beckett-ek ohiko teknika dramatiko eta eszenikoekin HAUTSI zuen autorea da. Bere estetika berriak “antzerki-kontrakoa” edo “absurduaren antzerkia” etiketa sorrarazi zuen. Abangoardia artistikoaren eta gure kultura garaikidearen erreferente handia da.

GODOTEN ESPEROAN bere maisu-lana bezala jotzen da. Bi eskale, Didi eta Gogo, Godot delako baten zain ematen dituzte egunak. Pertsonaia misteriotsu eta bitxiekin egingo dute topo.

EGUN ZORIONTSUAK, zirraragarria eta originala, non Winnie, antzezlan honen protagonista, bularreraino lurperatuta dago. Winniek atseden eman gabe hitz egiten du, beti ondoan baina bere baitan bildua dagoen Williek egunkarien titularrak ahots altuan irakurtzen dituen bitartean. Winniek bere egunak, zoriontsuak dudarik gabe, nola pasatzen diren sentitzen du eguneroko zereginetan.

LEHEN AMODIOA ohiko istorio erromantiko baten “negatiboa” da. Lur jota dagoen gizon bat, familiaren barrutik kanporatutakoa, samurra eta doilorra artean, eta parean emakume bat, dontzeila bezala beharrean “emagaldu  begiokerra” bezala aurkezten zaiguna. Beckett-ek pertsonaia hau marrazten du “argiz beteta, halako esperantza bat markatuz”.