euskaraespañol

Antzerkia: 'Superhéroes de barrio'

Noiz eta non

2018/04/11, 18:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Jordi Gomar-ek idatzitako eta Oscar Orzaiz-ek zuzendutako ‘Superhéroes de barrio’ obra antzeztuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoko antzerki taldeak. Ekitaldia Gipuzkoako ehuKulturak antolatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean.

Sarrera doakoa da, auditorioko edukiera bete arte.

Obraren egileak hau dio: “Antzezlanak, batzuetan, gutxi du komediatik eta batere ez musikaletik. Baina, gure artean, ez gaitezen erotu eta esan dezagun komedia musikala dela…bai, oso erraza. Azken finean zu eta biok bezalako bederatzi pertsonaia dira: frustrazio berdinak, beldur berak eta antzeko nahiak dituztenak. Haiek psikologo bat topatzeko zortea izan dute, eta horrek lagunduko die ulertarazten izan gaitezkeen pertsona onena batzuetan gure baitan txarrena jotzen dugunetik sortzen dela. Eta zuek gu topatzeko zortea izan duzue. Hortaz, aurrera, egin dezagun terapia apur bat!”.