euskaraespañol

The Vitorian Society elkarteak eztabaida saio berriak antolatu ditu

Noiz eta non

2019/02/14, 17:00 - 00:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

The Vitorian Society Arabako Campuseko ikasleen kultur elkarteak bi jarduera berri antolatu ditu ostegun honetarako, otsailak 14 dituela.

Alde batetik, 17:00etan Letren Fakultatean, Caribdis taldeak, diziplinartekotasunetik begiratuta, mundu klasikoarekin lotutako ikerkuntza eta metodologia lerroak sustatzeko helburua duenak, solasaldi berri bat programatu du gaztelaniaz testu klasikoen irakurketatik abiatuta.

Geroago, 19:00etan Unibertsitate Pabiloian (Apraiztarrak K. 1. 01006 Gasteiz) solasaldi saio bat egingo da ingelesez, aurretik literatur testuak irakurrita.

Informazio zabalagoa The Vitorian Society elkartean edo thevitoriansociety@gmail.com helbide elektronikoan.