euskaraespañol

Hezkuntzari eta Gizarte Zailtasunak dituzten eta Helduarorako Trantsizio Bidean dauden Gazteei buruzko I. Nazioarteko Biltzarra

Irekita dago hizlariek eta bertaratuek izena emateko epea

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/19

Irudia
Argazkia: Keira Burton - Pexels

2021eko abenduaren 1ean eta 2an egingo da Hezkuntzari eta Gizarte Zailtasunak dituzten eta Helduarorako Trantsizio Bidean dauden Gazteei buruzko I. Nazioarteko Biltzarra (TRANSICIONES 2021). Biltzar hori UNEDeko TABA ikertaldeak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Garaian ikertaldeak sustatu dute. Biltzarra bi modalitatetan egingo da: online eta aurrez aurre. Abenduaren 1ean, Biltzarra UNEDeko Hezkuntza Fakultatean egingo da, Madrilen; eta abenduaren 2an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian.

Biltzarraren leloa da ’El camino hacia la plena autonomía y el compromiso social’ (Autonomia eta gizarte-konpromiso osorako bidea), eta helburu gisa du erantzun berritzaileak ematea gaur egun helduarorako trantsizio bidean dauden gazteek oro har eta, bereziki, kolektibo zaurgarrienetako kide direnek gainditu behar dituzten erronkei. Hala, azken xedea da gazteei eta, azken batean, gizarte osoari zuzendutako gizarte eta hezkuntza ekintzak hobetzen laguntzea.

Biltzarraren programak barne hartzen ditu gaur egungo hezkuntzaren arloan gazteekin lan egiten dutenei sortzen zaizkien arazo nagusiak: helduarorako trantsizio bidean/gizarte egoera zailean dauden nerabeei eta gazteei buruzko ikerketa aurrerapenak eta emaitzak, eta horiei buruzko ezagutzaren transferentzia; gazteekin lan egiten duten profesionalen prestakuntza; sareko lana: unibertsitatearen, profesionalen, erakundeen eta administrazio publikoen rola; gazteen autonomia prozesua: erresilientzia, ahalduntzea eta gizarte ongizatea.

Biltzarra hezkuntzaren, gizarte hezkuntzaren, gizarte langintzaren, psikologiaren, zuzenbidearen, soziologiaren eta beste gizarte zientzia batzuen arloetako akademikoei, profesionalei eta ikasleei zuzenduta dago, betiere esparru horretako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko prest badaude.

PROGRAMA

IZEN EMATEAK