euskaraespañol

Txantxikua campusera iritsi da

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/04

Irudia

NON: Arabako Campuseko baratze ekologikoa. NOIZ: 2021eko irailaren 28a. NORK: Nuria González. UPV/EHU.

 

Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren (CEA) eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza berri bati eskern, txantxikuaren hainbat larba ('Alytes obstetricans') sartu dituzte Arabako campuseko baratze ekologikoan.

Ekintza hau Campus Bizia Lab programaren barruan sartzen da. Programa horren helburua da irakasleen, administrazioko eta zerbitzuetako langileen eta ikasleen arteko lankidetza prozesua piztea (diziplinaz gaindiko ikuspegia), unibertsitate barruko iraunkortasun erronkei erantzuteko.

CEAk eta UPV/EHUk lankidetza hitzarmen berri bat sinatu berri dute espazio hori aire zabalean erabiltzea sustatzeko, gaitasun zientifikoa eta iraunkortasunerako gaitasuna irakasteko eta ikasteko testuinguru gisa. Txantxikua espezie babestua da Europa mailan, eta Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan sartuta dago. Anfibio horren populazio bat mantentzen da Floridako urmaelean, eta, 2014tik, Udalak zapaburuak jasotzen ditu putzuaren mantentze lanetan, beren biziraupena bermatzeko.

Duela hiru urte, Haur Hezkuntzako ikasleek, Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean arituta, hezegune bat eraiki zuten campuseko baratzean. Asmoa da putzu hori tresna didaktiko gisa erabiltzea, ekosistema horretan eta espezie enblematikoetan (txantxikua, adibidez) oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza sekuentziak garatzeko.

Txantxikua lehorreko anfibio bat da, uretara ugaltze sasoietan beste inoiz hurbiltzen ez dena. Lurrerako joera horren ondorioz, eta hori ahalbidetzeko, zenbait egokitzapen jasan ditu bere etologian eta ugalketa ereduari dagokionez. Bere biologiaren zatirik deigarriena ugalketa da, beste edozein anfibiorengandik bereizten duena. Izan ere, txantxikuak ez ditu arrautzak uretan jartzen, arrak arrastaka eramaten ditu, lurrean ernalduta eta atzeko hanketan eutsita, eklosioa gertatu arte.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus