euskaraespañol

Gure txokoak: Irakasten irakasteko laborategia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/28

Alvaro Antón
Alvaro Antón, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Fisika eta Kimika Laborategian. Argazkiak: Egoi Markaida. UPV/EHU.

"Irakasle sentitzen naiz, eta oso gustura egoten naiz klaseak ematen, baina aitortu behar dut irakasleen irakasle izatea ardura handia dela”, dio Alvaro Antónek, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Zientzia Esperimentalen Didaktikako irakasleak. Dena den, irakasguneaz ez dauka dudarik: zientzia esperimentalak irakasteko irakaskuntza laborategia baino leku hoberik ez dago. Izan ere, laborategiak aukera ematen dio materia, energia, makinak eta teknologia ikuspuntu praktikotik lantzeko eta, demostrazioen bidez, kontzeptuak azaltzeko. “Ikasleek klase hauek estimatzen dituztela uste dut”. Gainera, ikasle gehienak oso irakaskuntza klasikotik datoz (“batzuek oraindik esaten dute letretakoak direla, hori gaur egun ez badago ere”), eta eguneroko bizitzan eta gure mundua ulertzeko baliagarri izango diren kontzeptuak esperimentu sinpleen bitartez lantzea oso aberasgarri izaten da. Etorkizuneko irakasleentzat, eta irakasleen irakaslearentzat.

Hori da Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saileko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle Alvaro Antónek Gure txokoak atalerako aukeratu duen lekua.

Nola iritsi: 43°19'59.4"N 2°58'22.7"W