euskaraespañol

Bigarren postu bat enpresen lasterketan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/07

Irudia
Foto: Nuria González. UPV/EHU.

Nerea Madariaga Pisano eta Susana Sanz Abregok osatutako bikoteak bigarren postua lortu zuen Gasteizko XVIII. Enpresa Lasterketaren sailkapeneko emakumezkoen binakakoan, pasa den larunbatean arabar hiriburuaren erdialdeko kaleetan barrena lehiatuta.

Enpresa Lasterketak parte hartzaileen artean jarrera osasuntsua sustatzea du helburu eta kirolarekiko ohitura langileen arteko topagune bihurtu.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkariek, gainera, beste aitortza bat lortu zuten proba honetan parte hartzaileen bederatzigarren talderik ugariena izateagatik.