Antonio Altarriba

Tebeoen Espainia

Frantziar literaturako katedraduna

  • Cathedra

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/12

Antonio Altarriba
Antonio Altarriba. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Jarraian, gerra zibileko eta diktadura frankistako komikiei buruzko zenbait artikulu bilduko ditugu. Artikuluok Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunak argitaratu ditu The Conversation atarian. Antonio Altarriba gidoilari, teorialari eta komikietan adituak Komikiaren Sari Nazionala jaso zuen 2010ean, 'El arte de volar' obragatik.

Francoren garaiko Espainia tebeoen Espainia izan zen

 

Artikulu hau, jatorriz, The Conversation argitalpenean aurki daiteke.

Francoren garaiko Espainian, gosea eta baratxuri zopa ez ezik, SEAT 600 autoak, brillantina eta emigrazioa ere bazeuden; baita turismoa eta zentsura ere; baita subertsioa eta falangistak ere; baita teknokratak, irrati sailak, fotonobelak eta telebista lehiaketak ere; baita errealismo soziala eta esperientziaren poesia ere. Caudillismoaren hogeita hamabost urteetan gauza asko gertatu ziren, eta bide eman zieten, ignominia politiko beraren barruan, aldizkatze garrantzitsuei.

Horien gainetik, eta, islatu ordez, erregimenaren esentzia bera destilatuta, komunikabide nagusi bezala ezarri zen komikia, eta garaiko marka bereizgarri bihurtu. Francoren garaiko Espainia, guztiaren gainetik, tebeoen Espainia zen...

 

Tebeoak 1950eko hamarkadan: El Capitán Truenotik eta Mortadelora

 
Artikulu hau, jatorriz, The Conversation argitalpenean aurki daiteke.

1950ean, tebeoen industria sendotu egin zen, baina zentsura frankistak eta nahitaezko baimenek lanok hedatzea zaildu zuten –aldian behin argitaratzea zuten xede–.

1951n Informazio eta Turismo Ministerioa sortu zen, eta horrek egoera desblokeatzen lagundu zuen. Haurrentzako argitalpenak Prentsaren Zuzendaritza Nagusiaren mende geratu ziren, eta baimenak aleen arabera eman ordez, goiburuen arabera ematen zituen...

 

Tebeoak 1960ko hamarkadan: Zipi, Zape eta Manuel Fraga 13 Rue del Percebe-n

 

Artikulu hau, jatorriz, The Conversation argitalpenean aurki daiteke.

1960ko hamarkadan, gerraondo luzearen pobrezia egoeretatik urrundu zen Espainia, eta aldaketek sektore guztietan izan zuten eragina, baita komikiaren sektorean ere. Carpantak xerra etsi-etsian bilatzeari utzi zion, eta jan ezin zezakeen arren, goseak ez zion era hain obsesiboan motibatzen. Bizi zen zubia utzi, txabola politago batera joan eta, bere lagun Protasioren eraginez, bere izaera marjinalaren zati bat galdu zuen...

 

Komikiak diktaduraren amaieran: tebeotik komikira igarotzea

 

Artikulu hau, jatorriz, The Conversation argitalpenean aurki daiteke.

1970ean, Espainiako komikiek erraldoi baten itxura izaten jarraitu zuten, baina lokatzezko oinak zituzten. Fotonobelen eta telenobelen goraldiak larri zauritu zuen tebeo sentimentala, eta emakumeen askapen mugimenduek sastakatu egin zuten, baina bere naufragioaren hondarrak hamarkadako lehen urteetara arte arrastatzea lortu zuen. 'Azucena', 1940ko eta 1950eko hamarkadetako bilduma arrakastatsuenetako bat, 1971ra arte iritsi zen, eta 'Claro de luna' eta 'Mary noticias', 1972ra arte. 'Golondrina' eta 'Gardenia azul' bildumek urte batzuk gehiago luzatu zuten euren ibilbide zapuztua...

The Conversation