euskaraespañol

Ilara bat loretan, bestea zain

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/26

Irudia

Udaberria Leioa-Erandio eremuko Via Apiako zuhaitzen erdietara heldu da. Botanikako katedradun Javier Loidik azaldu digu zergatik. Ezkerreko arbolak madariondo asiar baten espeziekoak dira: Pyrus calleryana, jatorriz Txinako erdialde eta hegoaldekoak. Hostorik ez daukatenak, berriz, astigar japoniarrak dira. Pyrus calleryanak loratzen dira udaberriaren hasieran, hostoak irten aurretik. Astigar japoniarren loreak hostoak eta gero irteten dira, udaberriaren hasieran ere, baina pixka bat beranduago. Laster ikusiko ditugu azken horiek, nahiz eta beste ilarako kideak bezain deigarriak izan ez.