euskaraespañol

Aintzira bat gure oinen azpian

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/10

Irudia

NON: Vitoria-Gasteiz. NOIZ: 2021eko maiatzaren 8an. NORK: Nuria González. UPV/EHU.

 

Geoloeguna Espainiako Elkarte Geologikoak bultzatutako dibulgaziozko ekitaldi geologiko bat da, urtero probintzia guztietan ospatzen dena. Helburua geologiaren zientzia herritarrei hurbiltzea da, landa ibilaldiak antolatuz. Ekitaldi horrek aukera paregabea ematen du erliebearen ezaugarri nagusiak eta hurbileko lurralde ingurunearen ezaugarri geologikoak ezagutzeko.

Edizio honetan, gure planetaren azken aro geologikoa ikusi zen, Kuaternarioa. Aldi horretan hiriaren inguruetan pilatutako sedimentuak ikusi ahal izan ziren. Gainera, akuiferoaren adibide bat ezagutu ahal izan ziren, bere potentzialtasuna eta Salburuako hezeguneekin duen erlazioa, Gasteizko udalerrian biodibertsitate eta balio natural handiena duen lekua baita.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus