euskaraespañol

Unai Arroyok eta Sian Robertsonek irabazi zuten XVI. Udaberriko Lasterketa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/20

Irudia
Ane Elzaurdia helmugan. Argazkia: Luis Peralta

XVI Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketan Unai Arroyok eta Sian Robertsonek lortu zuten sailkapen orokorreko garaipena gizonezkoen eta emakumezkoen modalitateetan, hurrenez hurren. Arroyok zirkuitua 31:06 minututan osatu zuen. Robertsonek berriz, 36:38 denbora behar izan zuen 10.000 metro zituen ibilbidea burutzeko; Arroyoren atzetik, Aitor Etxeberria (31:13) eta Kamel Ziani (31:21) heldu ziren. Emakumezkoen sailkapen orokorreko lehen hiru postuak, Sian Robertsonen ondoren, Maialen Ollo (37:17) eta María Zorroza (37:36) osatu zituzten.

Unibertsitate-modalitatean marka hoberena Ander Segurolak lortu zuen (33:10), hain zuzen. Ander Garin (33:43) bigarrena izan zen eta Txomin Marañón (34:45) hirugarrena. Emakumezkoen lasterketan berriz, Ane Elzaurdiak (41:19) irabazi zuen. Irabazlearen atzetik, Oihana Zubilaga (42:08) sailkapeneko bigarren postua lortu zuen eta Jone Arbeo (42:23) hirugarrena izan zen.

Guztira 1.317 korrikalarik amaitu zuten lasterketa. Proba jai giroan ospatu zen, eguraldi hotza eta euritsua izan arren.