euskaraespañol

Unibertsitate barruko espazioetan maskara arduraz erabiltzea gomendatzen du UPV/EHUk

Oro har derrigorrezkoa ez bada ere, erabilera partekatuko instalazioen barrualdean erabiltzea gomendatzen du, osasun-segurtasuneko distantziak eta aireztapen egokia bermatu ezin direnean

Lehenengo argitaratze data: 2022/04/20

Irudia

286/2022 Errege Dekretuaren (Real Decreto 286/2022, de 19 de abril, por el que se modifica la obligatoriedad del uso de mascarillas durante la situación de crisis sanitaria ocasionada por la COVID-19) testuarekin bat etorriz, COVID-19aren epidemiaren bilakaera onak, lortutako txertaketa-estaldurek eta SARS-CoV-2aren transmisioa kontrolatzeko neurri ez-farmakologikoen aplikazioak lagunduta, epidemia kontrolatzeko estrategietan aldaketak planteatzea ahalbidetu du. .

Horri dagokionez, Errege Dekretu horrek ezartzen du maskarak erabiltzea ez dela derrigorrezkoa izango oro har. Hala ere, maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da oraindik testuinguru jakin batzuetan, eta hainbat egoeratan erabiltzea gomendatzen da, batez ere kalteberatasun bereziko pertsona eta inguruneekin lotuta.

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ebatzi du, oro har derrigorrezkoa ez bada ere, gomendagarria dela maskara arduraz erabiltzea unibertsitatearen barneko espazioetan, gutxienez 2021-2022 ikasturte-akademikoa amaitu arte. Hori dela eta, gomendatzen dio unibertsitate-komunitateari erabilera partekatuko instalazioen barruko espazioetan maskara erabiltzea, osasun-segurtasuneko distantzia eta aireztapen egokia bermatu ezin direnean.

Era berean, euskal unibertsitate publikoak lokalen eta barruko gelen aireztapenerako indarrean dauden protokoloei eusten die eta baita higieneari buruzko neurriak ere.

Bestalde, osasun-agintariek laster emango dituzten jarraibideen arabera eta argitaratutako araudiaren arabera, dagokion balorazioaren arabera, unibertsitateak lanpostu, funtzio edo egoera pertsonal jakin batzuetan maskara erabiltzea erabaki ahal izango du, kasu bakoitzean aplikatzekoa den laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.