euskaraespañol

Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa hasi da

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/06/08

Irudia
Iradier Arena. Argazkia: Nuria Gonzalez. UPV/EHU

Gaur hasi da Euskal Herriko Unibertsitatean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziorik jendetsuena. Hiru egunetan nerbioak, azken orduko errepasoa eta kontzentrazioa izango dira nagusi. Gaurko lehen azterketa Euskara eta Literatura izan da, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitateko buru eta Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako irakasle Felix Zubiaren iritzi-artikulu batean oinarritua, koronabirusaren aurrean erne egon beharrari buruz. Zorte on!