euskaraespañol

Aniztasunarekiko arreta eta USE eztabaidagai, Unibertsitateen G-9 Taldeko Ikasleen Sektorialean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/27

Irudia
Unibertsitateen G-9 Taldeko Ikasleen Sektoriala | Argazkia: UPV/EHU

Unibertsitateetako 9. Taldeko (G-9) Ikasleen Batzorde Sektoriala Santanderren bildu zen atzo, osteguna eta gaur ostirala, batzorde hori osatzen duten erakundeen artean interes komuneko gaiak aztertzeko, besteak beste, USEren etorkizuna (Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa) edo ikasleen aniztasunari arreta ematea. Taldeko unibertsitate publikoetako ikasle-errektoreordeak, Errioxako Unibertsitateko errektore Juan Carlos Ayala buru zutela, ideiak, iritziak eta jardunbide egokiak trukatu dituzte.

Juan Carlos Ayalak adierazi duenez, “ibilbide-orriak egiteko eta ematen diegun laguntza hobetzeko prest egoteko beharrari heldu diogu”. Hala, hainbat erronka planteatzen dira, hala nola desgaitasunari arreta ematea, eraikinen irisgarritasuna edo arazo pertsonalak dituzten ikasleei aholkuak ematea.

Ikasleak erakartzea eta USEko proben etorkizuna. “Aldaketa-une” hauetan, G-9ko ordezkariak kezkatuta daude datozen urteetan campusetarako sarbidea eta ikasleen mugikortasuna nola kudeatuko diren barruti bakarra aplikatzeari uzten bazaio.

Unibertsitateen G-9 Taldea

Unibertsitateen G-9 Taldea (G-9) dagokien autonomia erkidegoan bakarrak diren unibertsitate publikoek osatzen dute: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.

Elkartearen xedea taldeko unibertsitate erakundeen arteko harremanak bultzatzea da, unibertsitate erkidego bakoitzeko irakaskuntza eta ikerketa jardueretan parte hartzea sustatzeko, besteak beste. G-9ko unibertsitateek 170.000 ikasle, 19.340 irakasle ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako 8.160 langile dituzte.