euskaraespañol

Unibertsitateen G9 taldeak “Herritarrak XXI” plana jarri du martxan 'Kulturartekotasuna eta Ijitoen Komunitatea' ikastaroaren bidez

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/23

Irudia
Ordenazio Akademikoko Batzorde Sektorialak,Errioxako Unibertsitatean Nekane Balluerka buru zuela egin du bilera

Unibertsitateen G-9 Taldeak Herritarrak XXI Plana jarri du martxan, Campus Digital Partekatuan egingo den “Kulturartekotasuna eta Ijitoen Komunitatea” ikastaroaren bidez. Erabaki hori hartu du G-9 Taldearen Ordenazio Akademikoko Batzorde Sektorialak, apirilaren 18an Errioxako Unibertsitatean Nekane Balluerka UPV/EHUko errektore buru zuela egin zuen bileran.

'Kulturartekotasuna eta Ijitoen Komunitatea' ikastaroan, G-9 Taldeko unibertsitateetako 27 ikaslek eman dute jada izena. Herritarrak XXI Plana G-9 Taldearen Campus Digital Partekatuaren Zuzendaritzak bultzatzen du, Jesús Valverde Extremadurako Unibertsitateko irakaslearen koordinazio pean.

Planaren xedea da ekintza berriak antolatzea G-9 Taldearen Campus Digital Partekatuan, herritarren prestakuntzaren eta G-9 Taldeko ikasleen artean garatu beharreko zeharkako gaitasunen alorrean. 

G-9 Taldeak on-line ikastaroen eskaintza bat egituratuko du graduko ikasleentzat, “Hiritartasun Globalerako Hezkuntza” alorreko gaitasunak garatzeko. G-9 unibertsitateek dagozkion kredituak aitortuko dizkiete beren ikasleei planean parte hartzeagatik.