euskaraespañol

Gaurko irudia

UnicitiES 2030 programaren lanak aurkeztu dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/09/17

Aurkezpenean parte hartu dutenak | Argazkia: Nuria González

Europa Biltzar Jauregiko Green Aretoan aurkeztu dira unicitiES 2030 programaren aurtengo deialdian hautatutako sei lanak, guztira 28 proposamen aurkeztu zirelarik. Ekitaldiaren buru Manoli Igartua Olaechea Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordea eta Borja Rodríguez Gasteizko Udaleko Hiri Eredu, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumen zinegotzi-ordezkaria izan ziren.

"unicitiES 2030 proiektu berritzailea izan da, eta, Gasteizko Udalarekin lankidetzan, berretsi egin du iraunkortasunarekin dugun konpromisoa eta gure komunitate akademikoak erronka erreal eta garrantzitsuei aurre egiteko duen ahalmena. Gainera, mugarri bat izan da, programan parte hartu duen Espainiako unibertsitate bakarra delako", nabarmendu du errektoreordeak.

UPV/EHUren Arabako Campusak eta Vitoria-Gasteizko Udalak aldez aurretik identifikatu egin zuten Arabako hiriburuak neutraltasun klimatikoa lortzeko bidean dituen erronkei buruz, titulazio amaierako lanetan ikasleek aurre egin diezaieketenei buruz. Hautatutako lanak aurkezteaz batera amaitzen da programaren lehendabiziko edizio hau.

"Ziur nago gaur aurkeztutako proposamenek potentzial handia dutela, gure hirian ezarri eta eragin positiboa eragin dezaten, besteak beste, herritarren parte-hartzeari eta hiri-diseinuari buruzko proiektuak, Gasteizko hegoaldeko ibaien ebaluazioa, elikagaien hondakinen murrizketari buruzko azterlanak, Lakua auzoko bizi kalitatearen pertzepzioa edo ekonomia zirkularra. Segi dezagun aurrera Gasteizerako etorkizun berdeago eta iraunkorragoa izango bada!", amaitu du Manoli Igartuak.