euskaraespañol

UPV/EHU, Korrikarekin

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/04/04

Irudia
Estibaliz Apiñaniz Fernandez de Larrinoa eta Jon Zarate Sesma Korrikako lekukoarekin. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

NON: Vitoria-Gasteiz. NOIZ: 2022ko apirilaren 1ean. NORK: Nuria González.

 

Aurten ere Euskal Herriko Unibertsitateak Korrika babestu du, euskararen aldarrikapena zabaltzeko Euskal Herrian zehar egiten den lasterketa. UPV/EHUk kilometro bat erosi du Campuseko, eta beste ikastetxe batzuek ere beren kontura erosi dute.

Apirilaren 1ean, ostirala, Gasteiztik igaro zen, eta apirilaren 6an, asteazkena, Bilbotik pasako da. Zehazki, UPV/EHUk erositako kilometroa Juan Ajuriagerra eta Errekalde zumarkalearen arteko bidegurutzetik doana izango da, 22:41etik aurrera, hain zuzen ere.

Iganderako, apirilaren 10erako, Donostiatik igarotzea dago aurreikusita. Bertan, UPV/EHUk lekukoa hartuko du Tolosa hiribidean, 101. zenbakian, 07:56tik aurrera.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus