euskaraespañol

UPV/EHUk 9 milioi zuzenduko ditu unibertsitate ikerketa bultzatzera

Gobernu Kontseiluak ikerketa taldeei babestu eta pertsonala kontratatzeko ekimen batzuk onartu ditu

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/16

La UPV/EHU destina 9 millones de euros al impulso de la investigación universitaria

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste hiru deialdi onartu ditu. ikertaldeen jarduerak ahalbidetu eta sustatzeko, baita ikertzaileen espezializazioa eta prestakuntza bultzatzeko ere. Hiru deialdi horien guztizkoa 6,8 milioi euro da. Partida berri horiek kontuan hartuta, UPV/EHU 9 milioi euro bideratu ditu, 2018an, unibertsitate ikerketa bultzatzera.

José Luis Martínek, UPV/EHUko ikerketaren arloko errektoreordeak, hau adierazi du: “Ikerketa, ezagutza sortzailea ez ezik, funtsezko tresna ere bada gizarteak aurrera egiteko. UPV/EHUrentzat, Euskadiko ikergune nagusiarentzat, ikerketa funtsezko eginkizuna da. Horregatik, UPV/EHUk bere helburu nagusietako bat du ikerketa zientifiko, tekniko, humanistiko eta artistikoen garapena, baita ikertzaileak prestatzeko helburua ere. Era berean, ikertaldeak eratu eta garatzea dugu xede, horretarako kalitatea, diziplinartekotasuna, goi mailako teknologiaren ikerketarako sarea eta beste erakunde sozial edo enpresekin talde mistoen sorkuntza bilatuz.”

Aipatutako xedea gogoan hartuta, hiru laguntza mota abiarazi ditugu: 1) UPV/EHUko ikertaldeen finantzaketa, 2) Ikertzaile doktoreen kontratazioa (20 kontratu) eta 3) prestakuntza bidean dauden ikertzaileen kontratazioa (62 kontratu). Bestalde, doktorego tesiak egiteko, bost milioi euro izango dira, horietatik ia 600.000 euro euskaraz egindako tesiak sustatzeko. Milioi bat euro erabiliko da ikertzaile doktoreen espezializazioa  lortzeko kontratazioan, haiei espezializazioa erdiesten eta lan mundura sartzen laguntzeko.

Bestalde, ikertaldeei 800.000 euroko laguntza emango zaie, guztira, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko gainerako eragileekiko elkarlana bideratzeko eta Eusko Jaurlaritzaren, estatuaren edo Europako Erkidegoaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren deialdietan haien esku hartzea ahalbidetzeko.

Belaunaldi erreleboa

UPV/EHUk doktoreen eta ikertaldeen lana azpimarratu nahi du, horien lana funtsezko euskarria baita  ezagutzan oinarritutako gizarte bat eraikitzeko; izan ere, doktorego bat duten pertsonak oso garrantzitsuak dira unibertsitate eta zentro teknologikoentzat ez ezik, enpresa eta erakundeentzat ere bai. Halaber, deialdi horiek bost jakintza arloetako ikertaldeetan eragingo dute: Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Arte eta Giza Zientziak.

Martínek hau adierazi du: “Deialdi berri hauekin, 9 milioitik gora jarri ditu UPV/EHUk, ikerketako deialdietarako urte hasieratik hona, helburu hauek lortzeko: defendatutako doktorego tesien kalitatea hobetzea; irakasle-ikertzaile gazteei laguntza ematea belaunaldi erreleboa bermatzeko, eta ikerketa sustatzea jakintza arlo guztietan.”