euskaraespañol

UPV/EHUk berriro ekingo die administrazio prozeduretako epeei

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/01

Alarma egoeraren ezarpenak, martxoaren 14ean, arlo publikoko erakundeen prozeduren izapideak etetea ekarri zuen. Egun horretan bertan, errektorearen erabaki batek neurri bera ezarri zuen UPV/EHUn.

Alarma egoera eta ondoko luzapenak indarrean egon direnean, prozedurak ebazteari eta jakinarazteari dagokien epeek ez dute aurrera egin. Azken luzapenak ezarri du, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin, etendako epeen zenbaketak jarraitu egingo duela.

Beraz, alarma egoera ezartzearen ondorioz etendako epeak berriz ere hasiko dira zenbatzen, ekainaren 1etik aurrera, alarma egoera indarrean jarri zenean epeak amaitzeko falta zen denbora bete arte, baina ez dira inongo kasutan berriz ere hutsetik hasiko. Administrazioarekiko errekurtsoak edo bestelako erreklamazioak jartzeko epeei dagokienez, administrazioaren ekintza edo erabakia alarma egoera ezarri aurretik jakinarazi baldin bazen, horiek bai hasiko dira berriro, hutsetik, ekainaren 1ean, kontuan hartu barik zenbat denbora igaro den errekurritu edo aurkaratu nahi den administraziaoren ekintza edo erabakia jakinarazi zenetik.