UPV/EHUk eta Emakundek berdintasunaren aldeko politikak bultzatuko dituzte

Erakunde biek hitzarmen bat sinatu dute era bateratuan formazio-ekintzak ere sustatzeko unibertsitatean

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/03

Irudia
Ezkerretik eskumara: Leire Imaz Zubiaur, UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaria, Idoia Fernández Fernández, UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte konpromisoaren eta kulturgintzaren arloko errektoreordea eta Izaskun Landaida Larizgoitia, Emakunderen zuzendaria.

UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeak, Idoia Fernándezek, eta Emakundearen zuzendariak, Izaskun Landaidak, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute unibertsitatean berdintasunaren aldeko politikak era bateratuan sustatu eta formazio-ekintzak bultzatzeko. Sinadura uztailaren 2an izan da, Bizkaia Aretoan.

Hitzarmen horren bidez, bi erakundeek, horien arteko harremanak sendotzeaz gain, lan-ildo hauek jorratzeko konpromisoa hartu dute:

  • berdintasunaren arloan prestakuntza ekintzak elkarrekin gauzatzea
  • genero-indarkerien inguruko sentsibilizazioaren eta prebentzioaren arloan elkarlanean aritzea
  • emakumeak diziplina akademiko maskulinizatuetan sartzera bultzatzea
  • UPV/EHUren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren kudeaketa-diagnostikoa elkarlanean egitea, berdintasunaren alde politikoa publikoak norabide berean zuzentzeko berdintasunaren alde.