euskaraespañol

UPV/EHUk eta TECNALIAk 2018ko lankidetzaren balantzea eta 2019rako asmoak aurkeztuko dituzte

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/04/15, 10:30 - 00:00

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHU eta TECNALIA Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Zentroak 2018ko lankidetzaren eta 2019rako dituzten asmoen berri emango dute hilaren 15ean (astelehena). Izan ere, sendotu egin dute bien arteko lankidetza, besteak beste 4.0 industriaren, energia berriztagarrien eta osasunaren eremuetarako trebakuntza eta ikerketa sustatzeko.

Hedabideekiko topaketa 10:30ean hasiko da Bizkaia Aretoko Elhuyar gelan (Abandoibarra hiribidea 3, Bilbo):

Parte hartuko dute

Nekane Balluerka: UPV/EHUko errektorea
Iñaki San Sebastián: TECNALIAko CEOa