euskaraespañol

UPV/EHUk Honoris Causa doktorea izendatuko du Sansar C. Sharma

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/02/22, 11:30 - 00:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUk Sansar C. Sharma Honoris Causa doktorea izendatuko du. Irakaslea munduko aditu handienetariko bat da oftalmologiari eta glaukomari buruzko ikerketan.

Ekitaldia streaming bidez emitituko da zuzenean.

Sansar C. Sharma irakaslea Honoris Causa doktorea izendatzeko ekitaldian hauek hartuko parte:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburua
  • Elena Vecino, Zelulen Biologia eta Histologian katedraduna eta Sansar C. Sharma amabitxia
  • Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Pedro Iriondo,  UPV/EHUko idazkari nagusia
  • Joseba Pineda, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa

Sansar C. Sharma Indian jaio zen eta bertan ikasi zuen, Panjab University Chandigarh unibertsitatean. Doktoregoa Eskozian egin zuen, Edinburgoko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan, R.M. Gaze doktorearekin (1967), eta bertan, nerbio optikoaren birsorkuntza ikertu zuen, hainbat egoera esperimentaletan. AEBetara joan zen doktorego ondoko ikerketa egitera, St. Louiseko Washington University delakora, eta han Viktor Hamburger eta Rita Levi-Montalcini irakasleekin egin zuen lan, txita enbrioietan portaeren agerpenaren korrelazio elektrofisiologikoak aztertzen. Bestalde, espezifikotasun neuronalaren arloan Edinburgon hasitako proiektuetan lanean jarraitu zuen. Sharma doktorea 1972an sartu zen New York Medical Collegeko Oftalmologia Sailean eta gaur arte izan da bertan, ranking akademikoetan aurrera eginez, eta azken 28 urteetan Medical Neurosciences delakoko zuzendari gisa.

Sharma doktorearen ikerketa gaien artean honako hauek daude: neuronen espezifikotasuna eta plastikotasuna, nerbio laringeo atzerakariaren birsorkuntza, portaera ereduen garapena eta haien korrelazio elektrofisiologikoak, eta glaukoma esperimentala. 150etik gora artikulu idatzi ditu, baita 3 liburu ere, eta arlo horretan lanean jarraitzen du.

Ekitaldiaren egitaraua

  • Sansar C. Sharma irakaslea honoris causa doktore izendatzeko proposamenaren aktaren irakurketa, Pedro Iriondo idazkari nagusi jaunaren eskutik.
  • Sansar C. Sharmaren laudatioa Elena Vecino irakasle andrearen eskutik.
  • Sansar C. Sharma irakasle jaunaren hitzaldia UPV/EHUko Klaustroan sartzeko
  • Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Morais jaunaren mintzaldia.
  • Unibertsitateko errektore Nekane Balluerka andrearen mintzaldia.
  • UPV/EHUko Koroaren emanaldia.