UPV/EHUk II. Doktorego Jardunaldiak burutuko ditu Bizkaia Aretoan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/07/03, 9:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

 “Gure ikerketa” lelopean, bihar,  uztailaren 3an burutuko da UPV/EHUren Doktorego Jardunaldien bigarren edizioa.  Jardunaldi horiek UPV/EHUren Master eta Doktorego Eskolak (MDe) antolatu ditu, eta Bizkaiko Campuseko errektoreordetzaren eta Euskampusen laguntza izan du. Bigarren edizio honetan finkatu eta sendotu nahi da duela hiru urte, 2016ko uztailean, lehenengoz egin zen bilera hura.

Hala, behin gutxienez, doktoregoko prestakuntzan zehar, norberaren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen zaie doktoregaiei. Nork bere eremuan ikertzen dituen lanak aurkezteko topaleku ere izango dira jardunaldiok UPV/EHUKo doktoregaientzat. Hots, ezberdinen artean esperientziak eta iritziak partekatzeko gunea. Gainera, jakintza gizarteratzeko ere baliagarria izango da. Jardunaldian balioan jarri nahi da laneratzea hobetu egiten duela doktoretzak. Han izango da hori azaltzeko ITP enpresako Koldo Ostolaza doktorea, zeinek ‘Doktoreak enpresetan” hitzaldia emango duen.

Era berean, jardunaldi hauek aukera ona dira eskolako irakasle eta etorkizuneko ikasleek unibertsitatean egiten den ikerketa ezagutzeko. Bi eratako saioak antolatu dira: posterraren aurkezpena eta “nire tesia 180 segundotan” ahozko aurkezpena. Ehun doktoregaik baino gehiagok hartuko dute parte, UPV/EHUren 66 doktorego programetako doktoregaiak, hain zuzen.

Azkenik, nabarmendu behar da, inaugurazio ekitaldian, Araceli Garín Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea egongo dela, José Ignacio Armentia Master eta Doktorego eskolako zuzendaria lagun duela.