euskaraespañol

UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu azterketa aldian

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/30

Irudia

Maiatzeko eta ekaineko azterketak direla eta, UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu, ordutegi zabalarekin. Ikasteko gelak ireki eta ixteko datak egokituta daude azterketa aldira, eta campusaren arabera aldatzen dira.

Bizkaiko Campusean, larunbat eta igandeetan, maiatzaren 4tik ekainaren 30era, 08:15etik 22:00etara., ikasteko gelak zabalduko dira UPV/EHUko ikasleentzat. Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, eraikin nagusia): behe solairuko geletan, egongo dira irekita ikasteko gelak. Hala, 900 plaza baino gehiago, jantokia mikrouhin-labearekin, berdeguneak atsedena hartzeko eta gela bat taldean ikasteko eskainiko dira.

Oharra: UPV/EHUko ikasle txartela behar da sartzeko.

Gipuzkoako Campusean Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18 – Donostia) irekiko dira ikasteko gelak asteburuetan, maiatzaren 4tik uztailaren 7ra (biak barne), 8:00etatik 22:00etara.

Oharra: UPV/EHUko ikasle txartela behar da sartzeko.

Bestalde, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia, Carlos Santamaria Zentroan kokatuta (Elhuyar plaza, 2. Donostia), larunbatetan, ekainaren 29era arte (hau barne), irekita egongo da goizeko 9:00etatik 14:00ak arte.

Arabako Campusean, batetik, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo kalea, 1. Vitoria-Gasteiz) izango dituzte irekita ikasleek ikasteko gelak, maiatzaren 18tik uztailaren 11ra. Honako hauek izango dira gelak erabiltzeko ordutegiak: astelehenetik ostiralera: 21:00etatik 24:00etara. Eta larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:00etatik 24:00etara.

Eta bestetik, ikasleen premiak hala eskaturik, ikasteko ikasgelak ere irekiko dira Elurreta eraikinean ohiko ordutegiaren barruan, alegia, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara.