euskaraespañol

UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu azterketen aldian

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/13

UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu azterketen aldian
UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu azterketen aldian

2017/2018 ikasturteko azken azterketak direla eta, UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu, ordutegi zabalarekin, ikasleek garai honetan behar izaten dituzten tokien eskaerari erantzuteko. Ikasteko gelak ireki eta ixteko datak egokituta daude azterketen aldira, eta campusaren arabera aldatzen dira.

Bizkaiko Campusean Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, eraikin nagusia): behe solairuko geletan, egongo dira irekita ikasteko gelak, 8:15etik 22:00etara, apirilaren 14tik uztailaren 8ra arte. 900 plaza baino gehiago, jantokia mikrouhin-labearekin, berdeguneak atsedena hartzeko eta gela bat taldean ikasteko eskainiko dira. 

Gipuzkoako Campusean Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18 – Donostia) irekiko dira ikasteko gelak ASTEBURUETAN, maiatzaren 12tik uztailaren 8ra arte (biak barne), 8:00etatik 22:00etara.

Halaber, larunbatetan (uztailak 7 salbu) Biblioteka Nagusia ere irekita egongo da 9:00etatik 14:00etara, Carlos Santamaría Zentroan (Elhuyar plaza, 2 - Donostia).

Toki horietara sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela eskatuko da (Gipuzkoako Campus-eko Biblioteka Nagusian salbu)

Arabako Campusean, berriz, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo kalea, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz) izango dituzte irekita ikasleek ikasteko gelak, maiatzaren 19tik uztailaren 13ra arte. Ordutegia hau izango da: astelehenetik ostiralera: 21:00etatik 24:00etara, larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:00etatik 24:00etara.