euskaraespañol

UPV/EHUk ospatuko du Ikertzaileen Europako Gaua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/09/30, 17:00 - 21:30

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak Ikertzaileen Europako Gauaren hirugarren edizioa aurkeztu du. Jardunaldia  irailaren 30ean, ostirala, izango da, Bilboko Campo Volantinen (14. zk.). 

Aurkezpenera Campo Volantin 14an etorriko dira, ostiralean, 17:30ean: 

  • Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
  • Guillermo Quindós, Garapen zientifiko-transferentziaren arloko errektoreordea  
  • Nerea Jauregizar, Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko zuzendaria  

Ekimenaren helburua da ikertzaileen irudia hurbiltzea, haien lana eta horrek gizarteari dakarzkion onurak ezagutarazteko. Horretarako, 10 ikerketa-talderekin elkartzea proposatzen du, arlo hauetan lan egiten dutenak: bioteknologia, ekonomia zirkularra, eraginkortasun energetikoa, Internet instalazioetan, robotika… 

Bilboko Campo Volantinen 10 Zientzia txokoen instalazioa Euskal Herriko Unibertsitateko laborategietan eta ikerketa-zentroetan egiten den lanaren erakusleiho bihurtuko da: esparru eta komunitate zientifikotik haratago joateko eta herritarrekiko trukeak bultzatzeko modua. 

2022rako proposatutako jarduerek Europar Batasunak abian jarri dituen bost ikerketa- eta berrikuntza-misioetako bi jorratuko dituzte, mundu osoko gizarte-arazo handiei irtenbideak planteatzeko: 1. Klima aldaketarako egokitzapena (gizarte eraldaketa barne) eta 2. Hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak.  

Ekitaldia kontinenteko 370 hiritan baino gehiagotan egiten da eta Europako Batzordeak finantzatuko du, Europan ikasketa zientifikoak sustatzeko Marie Skłodowska-Curie Ekintzen bidez, Horizon Europa Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntza Esparru Programaren barnean. UPV/EHUk Go for the Missions! (G9Missions) Europako proiektuaren testuinguruan antolatu du ekimen hau, Unibertsitateen 9. taldeak sustatua. 

 

 

Informazio gehiago:  
https://www.ikertzaileengaua-ehu.org/