euskaraespañol

UPV/EHUk Urrezko Domina emango dio Euskaltzaindiari

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/10/25, 11:30 - 00:00

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Urrezko Domina emango dio Euskaltzaindiari urriaren 25ean, ostiralean, 11:30ean, UPV/EHUko Areto Nagusian egingo den ekitaldian. Sari honen bidez urtez urte euskara arautu eta modernizatzeko egindako lana aitortu nahi zaio Euskaltzaindiari. Gainera,  UPV/EHUri iraganean eman dionagatik, orain ematen dionagatik eta etorkizunean ere emango dionagatik, aitortu nahi du Urrezko Dominarekin Euskaltzaindia.

Aitortza garrantzitsu hau emango zaio Euskaltzaindiak mendeurrena eta bi erakundeen arteko elkarlanak mende erdi baino gehiago betetzen duen honetan. UPV/EHUk, Euskadiko goi mailako hezkuntzaren ordezkari nagusiak, euskarazko irakaskuntza eta ikerkuntza bultzatu ditu,  eta hori Euskaltzaindiari esker izan da,  zalantza gabe, erakundeak euskara batzeko eta normalizatzeko egindako lanari esker. Unibertsitateko kide askok lotura estua dute Euskaltzaindiarekin, dela haren lan taldeetan parte hartzen dutelako, edo euskaltzain urgazleak edo osoak direlako, eta horiei guztiei ere esker ona luzatu nahi die UPV/EHUk.

Ekitaldiaren programa:

  • Pedro Iriondo UPV/EHUko idazkari nagusiaren Urrezko Dominaren akta irakurketa.
  • Miren Azkarate Euskaltzaindiaren amabitxaren laudatioa.
  • UPV/EHUren Urrezko Domina Euskaltzaindiari ematea.
  • Andres Urrutia Euskaltzaindiaren presidentearen replicatioa.
  • UPV/EHUko errektore andrearen mintzaldia.