euskaraespañol

UPV/EHUko antzerki faktoriak ‘Frontoia, begiz eta hotsez’ antzezlana taularatuko du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/06/13, 19:30 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan,  Bilbon, UPV/EHUko antzerki faktoriak, Maite Agirreren zuzendaritzapean, 'Frontoia, begiz eta  hotsez' antzezlana taularatuko du.

Frontoian elkartzen diren neska eta mutil gazteen bizipenaz mintzo da antzezlana. Pilotalekuan topo egiten dute. Pilotan jolasten dute, erronkak egiten dizkiote elkarri; ezagutu, haserretu ere egiten dira; jaiak ospatu; etsipenak onartu… Abestu ere egiten dute, musika jo eta maitasunaz borrokatu.

Sarrera librea da.