euskaraespañol

UPV/EHUko EU Kids Online taldeak eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak ‘Eten digitaleko haurrak’ txostena aurkeztuko dute

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/02/06, 10:30 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, otsailak 6, 10:30ean, Bizkaia Aretoako Lauxeta gelan (Abandoibarra, 3. Bilbo) UNICEF Euskal Herriko Batzordeak eta UPV/EHUko EU Kids Online taldeak aurkeztuko dute ‘Eten digitaleko haurrak’ txostena aurkeztuko dute, baita UNICEF #NoSeasUnaEstrella kanpaina ere, Safer Internet Day (Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna) Europako eguna dela eta.

Prentsa-oharrean, haurtzaroa eta desberdintasun/eten digitalari buruzko txostena aurkeztuko da.  UPV/EHUko EU Kids Online Taldeak  UNICEF España elkarteari egin dio txostena. UNICEF España elkarteak ere #NoSeasUnaEstrella kanpaina ere zabalduko du, gazteen artean pribatutasun digitala butzaltzeko.

Hauek parte hartuko dute:

  • Isidro Elezgarai, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko presidentea
  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko katedraduna eta EU Kids Online taldeko ikertzailea
  • Elsa Fuente, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Koordinatzailea
  • Estefanía Jiménez, UPV/EHUko irakaslea eta EU Kids Online taldeko ikertzailea