UPV/EHUko ikasle batek eskuratu du 'Kontserbazio eta Zaharberritzeko ikertzaile gaztea' saria

Estíbaliz Lamak irabazi du saria GEICC estatu mailako VI. kongresuan; 30 proiektu zientifiko baino gehiago iritsi ziren finalera.

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/05

Estíbaliz Lama Ochoa de Retana UPV/EHUko “Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian, (DEZOP)” Doktorego Programako ikaslea da. Berak irabazi du Kontserbazioko Espainiako Taldeak (GEICC gaztelaniaz) antolatzen duen “Kontserbazio eta Zaharberritzeko ikertzaile gaztea - 2018” saria; 30 proiektu zientifiko baino gehiago iritsi ziren finalera. ‘Paperezko zaharberritzean erabiltzen diren ohiko almidoien ebaluazio analitikoa: kudzua alternatiba gisa' da Estíbalizek saria lortu duen lanaren izenburua. Ikerlana GRALean zehar abiarazi zuen, eta horretan sakontzen jarraitu du doktoregoan zehar.

Estíbaliz Lama. Argazkia: UPV/EHU.

Ikerlanak Kudzua itsasgarri gisa erabiltzea aztertzen du, eta hori erabat berritzailea da kultura ondareen zaharberritze eta kontserbazioaren alorrean. Ikerlana Estíbaliz Lama ikertzailearen esperientziatik abiatzen da, eta diziplina anitz uztartuta lan egiten du UPV/EHUko Margolaritza eta Kimika Analitikoko sailen artean. Gaur egun, doktorego tesia egitean ari da Punta Begoñako Galerietan (Getxon) eta, bertan, gainera, material berriak garatzen ari da.

Egun artelanetan egiten diren zaharberritze-prozesu gehienetan erabili ohi dira mota horretako itsasgarriak. Azken hamarkadetan, hala ere, itsasgarri sintetiko horien erabilera areagotzeak eztabaida piztu du, kontserbazioan bertan duen interakzio negatiboagatik eta ingurumenean eragiten duen toxizitateagatik, baina, batez ere, zaharberritzen duen profesionalean eragiten duen kalteagatik. Kultura Ondareen Zaharberritze eta Kontserbazioaren alorreko egungo ikerketa-korronte berriek (green chemistry) ikuspegi positiboagoa berreskuratu eta aldarrikatzen du produktu naturalei dagokienez; antzina alor horretan erabili ohi ziren.

 “Ikerlan honek Zaharberritze eta Kontserbazioaren alorrean itsasgarri modura erabiltzen diren almidoi naturalak ikuspuntu ezberdinetatik alderatzen dira, eta Japonian jatorria duen landare baten almidoi berri bat aurkezten du; ez dago horri buruzko ikerlanik zaharberritzearen alorrean, medikuntzarako ezaugarriengatik baita ezaguna.  Azterketa eta entseguek ondorioztatu zuten almidoi berri hau itsasgarri tradizionalak baino eraginkorragoa dela, eta hainbat alderdi garrantzitsu hobetzen ditu, esaterako, biohondatzea edo epe luzera almidoiaren kolorea aldatzea”, adierazi du Estibaliz Lamak.

Hiru urte ikertzen

“Oso ahalegin handia uzan da eta, zalantzarik gabe, saria irabazteko arrazoia izan da”, adierazi du Nagore Prieto Kimika Aplikatuko saileko irakasle eta Kimika Analitikoko sailerako IBeA taldeko ikertzaileak. Berak gidatu du, María Dolores Rodríguez Laso Arte Ederretako Fakultateko margolaritza saileko irakaslearekin batera, Lamaren lana.

Ikerketa originala da, bakarra eta berritzailea, eta paper eta ehunen zaharberritzean etorkizunean egingo diren lanak islatzeaz gain, oso ikerketa-ildo berri eta interesgarriak irekitzen dira, Estibaliz Lamaren hitzetan.

“IIC erakundearen (International Institute for Conservation of historic and artistic works) Espainiako Taldek, 30 proiektu zientifikoren artetik, maila nazionalean emandako sariak hiru urtetan egindako lana aintzat hartzen du. Lan hori garatzeko beharrezkoa izan da nire doktorego tesia egiten ari naizen Arte Ederren Fakultateko Margolaritza Sailetik egindako lan transdiziplinarra, baita Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Analitikoko Saileko eta Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko lana ere. Baina, batez ere, unibertsitatean zientziaren eta artearen arteko lotuta indartzeko bultzada izan da, pixkanaka beharrezkotzat hartzen ari diren proiektu eta ikerketa mota hauek finantzatu eta ikusgarri egiten laguntzen baitute.

'Grupo Español del International Institute for Conservation of Historic and Artistic Works, Grupo Español de Conservación del IIC' (GEIIC) ere izendatua, 1996an eratutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta kultura ondareen zaharberritze eta kontserbazioaren alorreko profesionalek osatzen dute. Sari hau Kontserbazio eta Zaharberritzearen alorrean ikerkuntza sustatu eta bultzatzeko helburuarekin ematen da, baita ikertzaile gazteen ikerketa-jarduna saritzeko ere.