euskaraespañol

UPV/EHUko ikasle batek irabazi du doktorego tesietarako “Enrique Fuentes Quintana” saria

Joaquín Garcíak irabazi du saria, Gizarte Zientziak kategorian, “Distributional analysis of climate change mitigation policies”doktorego tesiarekin.

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/21

Irudia

2016-2017 deialdian, epaimahaiak gehiengoz erabaki du saria UPV/EHUko Joaquín García González doktoreari ematea, Gizarte Zientziak kategorian, Distributional analysis of climate change mitigation policies” tesiagatik. Abenduaren 17an, Doktorego Tesietarako Enrique Fuentes Quintana Sariak eman ziren, Madrilen, Funcas Fundazioaren egoitzan.

Nazioarteko tesi bat da, Anil Markandyak eta Mikel González Ruiz de Eguinok Alemaniako Carl von Ossietzky Universitat Oldenburg  unibertsitatearekin batera zuzendutakoa. Saria ikasturtean Ekonomian eta Soziologian aurkezten diren doktorego tesiei ematzen zaie, eta aipatutako tesiak bikain kalifikazioa erdietsi du.  

 Funcasek –ikerketa ekonomikoan eta sozialean diharduen think tank da fundazioa– ikerlan ekonomiko eta sozialaren bikaintasuna saritzen du formatu akademikoari dagokionez, eta doktorego tesiak, 2007az geroztik. Thin tank delakoak “doktorego tesia egiteko beharrezkoak diren ahalegina, konpromisoa eta lana saritzea du xede.”

Zortzi mila euro lortzen dira sari bakoitzarekin eta Funcasek tesia argitara dezan.