euskaraespañol

UPV/EHUko Ikasleen I. Biltzarrak saritu ditu garapen iraunkorrari buruzko zortzi GrAL

Lan irabazleen ikuspuntu kritikoa eta eraikitzailea nabarmendu da, baita haien originaltasuna eta zehaztasuna ere

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/26

Irudia
Sarien ematea Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan izan da. (Argazkia: Egoi Markaida. UPV/EHU)

UPV/EHUk egin du Ikasleen I. Biltzarrak. 2018 edizioan, mundua eraldatzeko GrAL Gradu Amaierako Lan hoberenak saritu nahi izan dituzte. Ekimen hori berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak antolatu du, Iraunkortasunaren Zuzendaritzaren bidez. Kongresuak 51 lan bildu ditu, guztiek garapen iraunkorrarekin zerikusia dute. Ekitaldiaren amaieran, Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren kategorien zutabeei dagozkien sariak eman dira.

Kongresuaren helburuak hurrengoak izan dira: ikasleen lana aitortzea eta ikerketa bultzatzea, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren 17 Helbururekin harremanak dituzten lanak eta ikerketak, hain zuen ere. Lau kategoria bereiztu dira: pertsonak, planeta, oparotasuna,  eta bakea eta aliantza. Ikasleek lanak bi modutan aurkeztu dituzte: komunikazio gisa (6-8 minutuko ahozko azalpena) zein poster gisa. Halaber, kategoria bakoitzean, gradu amaierako lan bi saritu dira kongresuan: lehen saria 300 eurokoa eta bigarrena 100 eurokoa. Sariak Bizkaiko Campuseko errektore orde Patxi Juaristik eta Iraunkortasun zuzendari Estibaliz Saez de Camarak eman dituzte.

Sariak kategoria bakoitzean:

Pertsonak

Lehenengo saria

Olatz Sarasola Ugalde, Genero indarkeriaren prebentziorako osasun-hezkuntza programa baten diseinua nerabeentzako. Erizaintzako gradua

Bigarren saria

Oihane Vergara Pueyo, Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko politika publikoen ebaluagarritasuna termino kriminologikoetan. Kriminologiako Gradua

Planeta

Lehenengo saria

Ane Cortina Burón Proceso de mecanizado de superaleaciones: la viabilidad de la refrigeración CryoMQ. Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradu

Bigarren saria

Fernando Rico Alonso Evaluación de la situación medioambiental del Hospital Universitario Basurto (Osakidetza). Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua.

Oparotasuna

Lehenengo saria

Josu Gómez Ruiz Reordenación del barrio de Burtzeña y Edificios Centrales. Arkitektura Teknikoko Gradua.

Bigarren saria

Aitor Trabanco Llano Impacto económico del dietista-nutricionista en la sanidad. Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua.

Bakea eta Aliantza

Lehenengo saria

Uxue Castrillo Gomez Proyecto de Remodelación para una identidad en el Parque Doctor Areilza, Portugalete, Bizkaia. Sorkuntza eta Diseinuko Gradua.

Bigarren saria

Paz Gonzalez de La Torre Renovación de la ex-penitenciaría de Suchitoto. Arkitektura Teknikoko Gradua.