euskaraespañol

UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako azoka, Bizkaian

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/02/11, 09:00 - 14:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Larunbatean, otsailak 11, 9:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateak Unibertsitate Orientaziorako Azoka EHUazoka 2023 egingo du Bizkaian, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eta Bizkaia Aretoan.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko. Lehendakari Agirre, 83. Bilbo)

Standak eta informazio saioak:

. Arteak eta Giza Zientziak

. Gizarte eta Lege Zientziak

. Ingeniaritza eta Arkitektura

. Zientziak

. Unibertsitate-zerbitzuak

Bizkaia Aretoa (Abandoibarra, 3. Bilbo)

. Standak eta informazio saioak

. Osasun Zientziak

. Unibertsitate-zerbitzuak

EHUazoka, Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate Orientaziorako Azoka, aukera paregabea da etorkizuneko ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateak 2023-2024 ikasturtean eskainiko dituen graduko ikasketak eta unibertsitatean sartzeko prozedura gertutik ezagutzeko. Fakultate eta eskoletako irakasleek informazio saioak emango dituzte taldeentzat eta banan banako arreta ere eskainiko da. Horrela, unibertsitate aurreko ikasleek gure unibertsitatea eta graduko ikasketen eskaintza hobeto ezagutu ahal izango dute, eta etorkizunean unibertsitatean egin ahalko dituzten ikasketei buruz dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute.

Gainera, azokako stand batean Euskal Herriko Unibertsitatearen graduondoko eskaintzari buruzko informazioa emango da, bai unibertsitate master eta berezko tituluez bai doktoregoez.

Standetarako sarrera librea da baina informazio-saioetan parte hartzeko nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea. Gaur, astelehena, otsailak 4, ireki da Bilboko informazio saioetarako izen-ematea, eta zabalik egongo da saio bakoitzeko plazak agortu arte.

Izen-ematea web orri honetan egingo da.

Informazio zabalagoa: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/ehuazoka-bizkaia