euskaraespañol

UPV/EHUn egin diren hezkuntza berrikuntzarako esperientziak partekatzeko jardunaldia

Noiz eta non

2019/11/13, 09:30 - 00:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (SAE-HELAZ) jardunaldi bat antolatu du hezkuntza berrikuntza arloan, IKD (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) ereduaren barruan dituzten esperientziak partekatzeko.

Jardunaldian mahai-inguru bat egingo da, non prestakuntza arlo ezberdinetan izan dituzten esperientziak azalduko diren. Halaber, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat egiten duten ikaskuntza-irakaskuntza proiektu berritzaileak eta era askotako ekimenak aurkeztuko dira poster formatuan.

Ekitaldia amaituko da kalitatearen eta irakaskuntza berrikuntzaren alde apustu sendoa egin duten erakundeei eta profesionalei aitortza instituzionala eginez.

UPV/EHUk 2019. urtean eguneratu du bere IKD ikaskuntza-irakaskuntza eredua (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) Europa mailan sustatzen ari diren orientazio pedagogikoekin eta gizakioi eta planetari eragiten diguten arazo handiei erantzuteko Garapen Iraunkorreko 2030 Agendak biltzen dituen helburuekin bat etortzeko. Horren guztiaren emaitza IKD i3 estrategia da.

 

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sae-helaz/ikd-2019