euskaraespañol

UPV/EHUren XVIII. Zientzia Astearen inaugurazioa Bilbon

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/11/07, 11:00 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUren Zientzia Astea 2018 inauguratuko da Bilbon, ekimen hau azaroaren 7tik 11ra bitartean egingo da. Zientzia Astea egingo da ere Eibarren eta Barakaldon egun berean, azaroaren 8tik 11ra Gasteizen eta azaroaren 8tik 10ra Donostian.  

Inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Patxi Juaristi Larrinaga, Bizkaiko Campuseko errektoreordea UPV/EHUn
  • Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Ikerketaren zuzendaria
  • Miren Bego Urrutia, UPV/EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaria
  • Arturo Muga, UPV/EHUko Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea
  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea

 

Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari irekita dagoen jaialdia da. Eta bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, eta aldi berean euren jakin-mina piztea. Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu, eta sentitzeko aukera paregabea da, eta hain zuzen ere, horretan egunero lan egiten duten UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik.

Edizio honetan, Zientzia Astearen eskaintza, egoitza guztiak kontuan hartuta, 46 txoko zientifiko, 60 tailer eta 44 txangok osatuko dute. Gainera, zientzia-ikuskizun bat, hitzaldiak, dokumentalak, erakusketak, bost lehiaketa eta bakarrizketa zientifikoen Zientzia Club egitaraua atondu dira. Guztira, 190 doako jarduerak eskainiko dira.

Ikasleentzako bisita gidatuak

Asteazkenean ere, inaugurazioa baino ordu eta erdi lehenago, 9:30ean, Zientzia Asteak ateak irekiko dizkie Bizkaiko ikastetxeei. Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko ia 3.500 ikaslek asteazkenetik ostiralera egingo dituzte Bizkaia Aretoan jarritako txoko zientifikoetan ibilaldi gidatuak. Bisita horiek oso interesgarri eta zirraragarriak gertatu ahal zaizkie, batez ere, zein bide akademiko hartzeko unean daudenean.

UPV/EHUk antolatzen du Zientzia Astea, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren, Barakaldoko Udalaren, Eibarko Udalaren, Bilboko Udalaren, Euskaltelen, BBKren, Iberdrolaren, Bibat Museoaren, Tabakaleraren, Euskotrenen, Metro Bilbaoren, Euro-Helpen, EVEren, eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.