euskaraespañol

UPV/EHU bikain aritu da Unibertsitate Kirol Txapelketan

Euskadiko Txapelketan, Gasteizen jokatutako 18 txapelketetatik 12tan nagusitu zen

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/14

UPV/EHUko taldea garaile emakumezkoen eskubaloian
UPV/EHUko taldea garaile emakumezkoen eskubaloian | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Euskadiko Unibertsitate Kirol Txapelketa Gasteizen jokatu zen, eta Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko 400 ikasle inguruk parte hartu zuten. Arabako hiriburuko hainbat kirol instalaziotan jokatu ziren txapelketako 13 kirol modalitateak, eta lehia garbia eta kiroltasuna izan ziren guztietan nagusi.

Lehiaketa amaituta, sariak eman zitzaizkien modalitate bakoitzean irabazle izandako ikasleei. Ekitaldian parte hartu zuten Manoli Igartua Olaechea Arabako Campuseko errektoreordeak, Gorka Urtaran Aguirre Gasteizko alkateak, Gorka Iturriaga Madariaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoko eta Kiroleko zuzendariak, Ana Rosa López de Uralde Gómez Arabako Foru Aldundiko Kirol zuzendariak eta Julio Calleja González Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoak.

UPV/EHUk antolatzen du txapelketa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, helburua izanik unibertsitateko talderik onena aukeratzea aurten egingo diren Espainiako Unibertsitate Txapelketetan Euskadi ordezka dezan.

Hauek dira modalitate bakoitzeko irabazleak:

  • Binakako frontenisa, emakumezkoak: UPV/EHU
  • Binakako frontenisa, gizonezkoak: MONDRAGON U.
  • Saskibaloia, emakumezkoak: UPV/EHU
  • Saskibaloia, gizonezkoak: UPV/EHU
  • Banakako tenisa, gizonezkoak : UPV/EHU
  • Banakako tenisa, emakumezkoak: MONDRAGON U.
  • Boleibola, gizonezkoak: UPV/EHU
  • Boleibola, emakumezkoak: UPV/EHU
  • Banakako mahai-tenisa, gizonezkoak: UPV/EHU
  • Eskubaloia, emakumezkoak: UPV/EHU
  • Eskubaloia, gizonezkoak: UPV/EHU
  • Padela, gizonezkoak: DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
  • Futbola-11, gizonezkoak: DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
  • Futbola-11, emakumezkoak: UPV/EHU
  • Eskuz banakakoa, gizonezkoak: MONDRAGON U.
  • Zesta punta, gizonezkoak: UPV/EHU
  • Areto futbola, emakumezkoak: UPV/EHU
  • Areto futbola, gizonezkoak: DEUSTUKO UNIBERTSITATEA