UPV/EHUk FIEP graduondoko azokan parte hartuko du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/04/29, 16:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Hotel Ercilla Bilbao 

Ercilla Kalea, 37-39 (Bilbo) 

 

Euskal Herriko Unibertsitateak FIEP graduondoko azokan parte hartuko du, ostegunean, apirilak 29, Hotel Ercillan, Bilbon. 

Ordutegia 16:00etatik 19:00etara izango da, eta UPV/EHUk 2021-2022 ikasturterako prestatu duen graduondoko eskaintza osoa ezagutzera emango du. 

UPV/EHUko standean, informazio pertsonalizatua eskuratu ahalko da honakoei buruz: unibertsitateko sarbidea, tasak, bekak, mugikortasun programak eta graduondoko ikasketekin lotutako praktikak. 

Informazio gehiago: https://www.fiep.es/eventos/bilbao