euskaraespañol

UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateak Euskal Herriko lehen Unibertsitate-Gizarte gela aurkezten du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/05/11, 09:45

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena sinatu du Euskadiko Down Sindromearen Fundazioarekin, eta, horren bidez, abian jarri dute Euskadiko lehen Unibertsitate-Gizarte gela. Proiektuak desgaitasun intelektuala duten gazteak gizarteratzea du helburu, unibertsitate-komunitatearen bitartez.

Ikasgela horren sorrerari esker, adimen-desgaitasuna duten ikasle-talde bat bere eskoletara joaten da Bilboko Hezkuntza Fakultateak fundazioaren esku jarri duen ikasgelara. Gazte horiek bizitza akademikoa garatzen dute unibertsitateko bizitza esperimentatzen duten aldi berean: klasera joaten dira, kafetegian bazkaltzen dute, M8an unibertsitateko ikasleekin manifestatzen dira, ikasketa-gelak, tailerrak, informatika-gela, kultura-jarduerak eta abar erabiltzen dituzte...

Ostegunean Unibertsitate-Gizarte gela hori aurkeztuko dugu; hain zuzen ere, MakerLab ikasgelara joaten diren egunean, hor Hezkuntza Fakultateko ikasleek Fundazioko ikasleekin STEAM garatuko dituzte proiektuak elkarlanean: robotikako lanak egiten, Chroma key-ekin bideoak sortzen, etab.

 

Aurkezpenean izango dira:

  • Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordea
  • María Iturriaga Hidalgo, Euskadiko Down Sindromea Fundazioko presidentea
  • Arantzazu López de la Serna, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Praktiketako dekanordea
  • Hezkuntza Fakultateko eta Fundazioko ikasleak.