euskaraespañol

Uzta artistikoa

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/27

Irudia

NON: Leioa-Erandio gunea NOIZ: 2021eko apirilaren 27an. NORK: Egoi Markaida. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.

 

Gaur "Kutrillo" azoka txikia egin da Arte Ederren Fakultateko hallean. Kolektiffek antolatuta (Fakultateko ikasleek osatutako kolektiboa), ekitaldiak ekoizpen artistikoaren salmenta sustatzen du ikasleen artean. 
 
Hirugarren edizio honetan 9 stand izan dira, eta denetariko proposamenak erakutsi dituzte saltzaileek: pegatinak, printak, arropa, osagarriak... Hori guztia giro seguruan, beharrezko COVID-19 neurriekin.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen. 

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus