euskaraespañol

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduatuen V. promozioa

Noiz eta non

2018/10/25, 18:30 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Enpresa administrazio eta zuzendaritzako graduko bosgarren promozioa graduatzeko ekitaldia egingo da Gasteizen.

EAZko graduatuen IV. promozioa osatzen duten 45 gradudunen diplomak banatzeko ekitaldiari Miguel Ángel Peña Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Arabako koordinatzaileak emango dio hasiera eta bertan egongo dira Ramiro González diputatu nagusia, Gorka Urtaran Vitoria/Gasteizko udaleko alkatea, Miren Artaraz Euskal Gobernuaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, Iván Igartua UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea, Jon Barrutia UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa fakultateko dekanoa, eta Emilio Titos Mercedes-Benz Españako zuzendari orokorra, promozio honetako aitabitxi gisa arituko delarik.