euskaraespañol

Graduatuen VI. promozioa Arabako Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako titulazioan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/12

Irudia
Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Ekonomia eta Enpresa Fakultateak Arabako Campusean irakatsitako Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako graduan titulatutako ikasleek aintzatespena jaso zuten Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea buru izan zuen ekitaldian eta berarekin batera izan ziren Itziar Gonzalo de Zuazo Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatua, Felipe García Gasteizko alkateordea, Jon Barrutia UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa eta Jose Ignacio Besga Euskal Herriko Etika Klusterreko presidentea.

Ekitaldian diplomak banatu zitzaizkien 42 ikasleei, bai eta espediente onenen sariak ere Tania Vila Resa, Oihane Fernandez Fernandez de Luco eta Pablo Cabos Rodriguezi egokitu zitzaizkienak.  Iraunkortasunaren GRALerako saria Maria Bueno Apodacarentzat izan zen, 'Hazkunde ekonomikoaren mugak eta balizko alternatibak. Proposamenak ekonomia zirkularretik ' lanarengatik.