euskaraespañol

UPV/EHUko bi doktoregai saritu dituzte Unibertsitateen G-9 Taldearen VII. Doktorego Jardunaldietan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/17

Irudia

Unibertsitateen G-9 Taldearen VII. Doktorego Jardunaldiak Errioxako Unibertsitatean egin berri dira. Jardunaldien helburuak honako hauek dira: doktoregaiek elkar ezagutzea, haien ikerlana zabaltzea, unibertsitateko ikerketa karrera garatzeko alternatiba profesional posibleak eskaintzea eta doktoregaiek enpresetara berrikuntza eramateko jokatzen duten rola nabarmentzea.

Jardunaldietan Unibertsitateen G-9 Taldeko 70 bat ikasle bildu ziren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat ordezkari zeuden irabazleen artean.

Osasun Zientzien atalean, lehenengo saria Íñigo Terrén Martínezi eman zioten, ‘Inmunoterapia contra el cáncer: potenciando células Natural Killer’ izeneko ponentziagatik. Horrez gain, Aitziber Elejalde Sáenzek accesit lortu zuen, Arteen eta Giza Zientzien esparruan, ‘La traducción de ciencia ficción en la literatura y las series: el caso de Altered Carbon’ posterrarengatik.

Unibertsitateen G9 Taldea (G-9) 1997an eratutako elkarte bat da eta dagokien autonomia erkidegoan bakarrak diren Espainiako unibertsitate publikoak dira bertako kide: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.